XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

a) Foru-erakundeak ordezkatzea.

b) Foru-agintariak babestea.

c) Foru-ondarearen ondasunak babestea eta zaintzea, horren instalakuntza eta zerbitzuen baliatzaileen segurtasuna bermatuz.

d) Legez indarra erabiltzea, Lurralde Historikoaren aginpide diren zereginak nahitaez burutu daitezen, zeregin horiek Ertzaintzaren beste zerbitzu bati ez badagozkio.

e) Kidegoko gainerako unitate edo zerbitzuei laguntzea, Herrizaingo Sailak emandako arauekin bat etorriaz.

2. Era berean, polizi zereginak burutu ditzakete errepidezko garraioa jagon eta ikuskatzeari. errepideak zaintzeari eta errepide-poliziari dagokionez.

110. atala.- Aurreko atalean aipatu diren zereginak betetzerakoan, Miñoien, Foralen eta Mikeleteen sekzioetako funtzionariak, ihardutez, dagokien Foru Aldundiaren menpe egongo dira.

Orohar, Foru Aldundiei dagokie aipatutako zerbitzuak burutzerakoan zuzeneko agintea izatea eta zerbitzuak burutzeko araubidea edo zerbitzurako oharpideak zehaztea. Eusko Jaurlaritzak eta Herrizaingo Sailak dituzten ahalmenen kaltetan gabe, bereziki hiru egiteko hauek dituztelarik: